"Gara" egunkariak gaur zabaldutakoaren arabera (espainolez dago), Baionatik Tolouserako bidean trenean zioala bertatik jaitsi arazi ei zuten Jon Anza Donostiako euskal iheslari politikoa Espainiako poliziek. ETAk berak aitortu zuen erakunde armatuko kideekin zeukala hitzordua Anzak. Esaten dutenez, ondoren egindako galdeketetan hil zen larriki gaixorik zegoen euskal herritara eta Frantziako tokiren batean lurperatu zuten. "Sinesgarritasun osoa daukaten iturrietan" oinarritu ditu adierazpenak Garak. Egunkariak aipatu duenez, "datuok indar gehiago hartzen dute azken aldian talde polizial edo parapolizialen eskutik izandako hainbat euskal herritarren bahiketak kontuan hartuta". Juan Mari Mujika iheslariari abenduaren 11n Donapaleun gertatutakoa jarri dute adibide bezala. Bitartean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
bahiketa politikoen inguruko txostena (pdf) kaleratu du. Argazkian, Jon Anza non dagoen galdezka Algortan.