Hala ere, ez da aipatutakoa faxismoaren aurka egun hauetan egingo den ekimen bakarra izango. Denboran urrun joan barik, igande honetan, urriak 4, hain justu orain 73 urte -1936an- faxismoaren aurrean erresistentzia latza erakutsi zuten miliziano eta gudari guztiak omenduko dituzte Intxortako Atean; Lau Haizetara Gogoan, Intxorta 1937 Kultur Elkartea eta Elgetako Udalak antolatuta. Hilaren 11n, igandearekin, berriz, Antifaxista Eguna egingo dute Iruñean eta horrekin bat egitera deitu dute Algortako Gazte Asanbladak (AGA) eta Txorimalo gaztetxeak. Izan ere, egun horretan bertan, ekitaldi politikoa egin gura du Nafarroa Garaiko hiriburuan Falangek, 13:00etan. Hurrengo egunean, azken boladan izan diren eraso faxisten aurkako manifestazioa izango da, "Atzoko eta gaurko faxismoari stop!" lemapean, Iruñean. 17:30ean abiatuko da autobus geltokitik. Besteak beste, Zigor eta Arkaitz Goikoetxearen aita-amen Azkorriko (Getxo) baserriaren kontrako erasoa bere gain hartu zuen orain egun batzuk Falange y Tradicion izeneko taldeak.
Graffiti-egile antifaxistak
Faxismoa, arrazakeria edo kapitalismoaren kontrako mural, marrazki zein txantiloiak egiten dituzten gazte sortzaileei horiek lantzeko baliabideak (spray poteak, margo, aho, eta abar) emango dizkie Sare Antifaxistak. Gauzak horrela, proiekturen bat daukaten graffiti-egileei berau aurkeztea eskatu diete, antifaxista[abildua]terra.es e-posta helbidearen bitartez kontaktuan jarriz.