PSE-EEk bihar eta etzi egingo du VI. Kongresua, Bilbon, Euskalduna Jauregian, txosten politikoa eztabaidatu eta alderdiko zuzendaritza berritzeko. Hala ere, aipatu agirian ez da "PPren aipamen zehatzik egingo" etorkizuneko balizko akordioak agertzen direnean. Horrelaxe adierazi du Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaile eta Bizkaiko idazkari nagusiak, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan.
Herri Irratian aipatu zuen Pastorrek berak, irailaren 17an, balitekeela eztabaidatu beharreko txosten politikoan PSE-EE eta PPren arteko hitzarmena 2011ko udal hauteskundeetara arte luzatzeko asmoa jasotzea. Getxoko Udala eta Arabako Foru Aldundia EAJri kentzea izango litzateke horren helburuetako bat. Orain, ordea, erabakia "(hauteskunde) emaitzak eskuartean" hartuko dutela esan du. Izan ere, PSE-EEk ez du baztertzen PPrekin egindako hitzarmena beste alderdi batzuetara zabaltzea, Pastorren arabera. Bihar bertan PSE-EEren bozeramaileari egindako elkarrizketa
argitaratuko du "Berria" egunkariak. Argazkian, Jose Antonio Pastor Radio Euskadin / ©
PSE-EE.