"Gara" egunkariak argitaratutako informazioaren ondotik, prentsaurrekoa eskaini du gaur arratsaldean Marc Mariee Baionako fiskalaren laguntzaileak. Hala ere, ez du ez baieztatu, ez ezeztatu aipatu kazetak zabaldutakoa. "Pertsona batzuek lagun dezaketen informazioak baldin badaukate, hartzaile gara", adierazi du Marieek. Baionako fiskalak ikerketa abiatua du, eta duela zenbait egun zioen "hipotesi guztiak mahai gainean" dituztela. Jon Anza joan den apirilaren 18tik dago desagertuta. Ahetzeko (Lapurdi) bizilagunari egun hartan neska-lagunak Baionako tren geltokira lagundu zion, eta hantxe ikusi zuen azkeneko aldiz. ETAk gero jakinarazi zuen bere militantea dela Anza, apirilaren 18an hitzordua zeukala Okzitaniako Tolosan, baina ez zela azaldu. Argazkian, Jon Anza Donostiako iheslari politikoa ere gogoan izan dute azken Gudari Egunean /
Gaztesarea