Manifestazioa egingo dute bihar Gobelako kaltetuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 2a, 21:50

Asteburuan Getxo Outlet aukera eta merkealdien azoka dela aprobetxatuz, larunbat honetan, urriak 3, manifestazioa egingo dute Algorta erdialdean Gobela ibaiaren uholdeek kaltetutako bizilagunek. Hitzordua 13:00etan jarri dute, Telletxe plazan. Gorrondatxe kultur elkarteak ere bat egingo du aipatu mobilizazioarekin, baita biharko antolatutako ibilaldian parte hartzen dutenek ere, tartean Itzubaltzeta gaztetxeko lagunak daudela. Izan ere, larunbat honetarako, Gobelaren egoera ezagutzeko ibilaldia antolatu du Gorrondatxek. Goizeko 10etan abiatuko dira Salsidu-Zubilletatik, Areetan amaitzeko. Txangoan ibaiaren eta bere uholde lautadaren egoera aztertuko dute, baita ibaiaren arroa egokitzeko Ura Agentziak proposatzen duena zertan datzan azaldu ere. Horretaz gain, kaltetutako auzokideen kezkak eta aldarrikapenak zuzen zuzenean entzuteko aukera izango dute. Igandean, berriz, Salsiduko errotondan egingo dute elkarretaratzea bizilagunek, eguerdiko 12etan. Argazkian, irailaren 19an ere egin zuten manifestazioa, Algortan Erdi Aroko Azoka zela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun