![](http://farm3.static.flickr.com/2595/3983732494_ac644fc4b7_m.jpg)
Pilar Grados Garcia
PSE-EEren Leioako zinegotzia Gizarte Mugimendu eta GKEetarako Arloaz arduratuko da alderdi horretako zuzendaritza berrian. Asteburu honetan burutu da Bilboko Euskalduna jauregian PSE-EEren VI. kongresua eta bertan aukeratu zuten Grados, Patxi Lopez eta Jesus Egigurenek kudeatuko duten zuzendaritza berriaren barnean. "Aldaketa indartzeko" asmoz 2011ko udal eta foru hauteskundeei begira dagoen taldeak 38 kide izango ditu, lehen baino bederatzi gehiago, eta horietatik 16 arduradun berriak izango dira, Pilar Grados tartean. Aldiz, beste bederatzi kide utzi dute zuten ardura, tartean Eider Gardiazabal, Ramon Rubial PSEren militante historiko erandioztarra zenaren iloba. Orain dela gutxi, Bruselan erabateko arduraldia izateko Bilboko zinegotzi ardurari ere uko egin Gardiazabalek. Pilar Grados Erandioko udal hauteskundeetara aurkeztu zen 2003n zortzigarren tokian, baina ez zen aukeratua izan. Lau urte beranduago, Leioako PSE-EEren bosgarren zerrendakidea izan zen eta orduan zinegotzi akta eskuratu zuen. Grados Psikologian lizentziatua da, Zainketa Paliatiboetan eta Gaixo Terminalen Esku-hartze Psikosozialean espezializatua. Egun, gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan daudenen lan merkaturatzeaz arduratzen den fundazio bat zuzentzen du. Argazkian PSE-EEren kongresuaren amaiera / © PSE-EE.