Garaipen batez estreinatu da Getxo Rugby Ohorezko B mailan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 5a, 16:23
Getxo Artea Rugby taldeko gizonezkoak estreinatu ziren atzo Ohorezko B mailako ligan, iaz kategorian jaitsi ostean. Igoera helburu, atzo lehenengo arri-koxkorra jarri zuten getxoztarrek, Barcelona Universitari Club taldeari 19 eta 18 irabazita. Fadurakoek azaldu dutenez, "garaipen garrantzitsua eta landua" izan zen igandekoa, "partidaren aurretik zeuden urduritasun eta zalantzak alde batera utzi dituelako" eta partida ia amaitu arte irabazlea nor izango ote zen asmatzea zaila egon baitzen. Bi minuturen faltan, Bartzelona aurretik zihoan bi puntu gehiago zituztela. Baina, azken uneetan Gorka Garatek pasatutako zigor-kolpe batek garaipena eman zien Bryce Bevin-en jokalariei. Gainera, hori izan zen partida osoan Getxo aurretik ibili zen une bakarra. izan ere, lehenengo zatian BUC osoago azaldu zen zelaian 8 eta 12ko emaitza eragiten. Bigarren zatian, berriz, getxoztarrek koordinazioa hobetu eta distantzia laburtu zuten azken garaipena eta ligako lehenengo lau puntuak eskuratu arte. Argazkian, pasa den asteazkenean aurkeztu zuten talde berria, Artean / © Getxo Rugby.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun