![](http://www.ukberri.net/berrirudi/atxiloketa.jpg)
Getxoko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak aurrekariak dituzten bi gizon atxilotu dituzte goizaldean, Itzubaltzeta / Romoko bost tabernatan indarra erabiliz lapurreta egin dutelakoan.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, goizeko 6:30ak aldera Ertzaintzak lapurreta salaketa bat jaso du Amalloako ostalaritza areto batetik. Bertaratutako poliziek sarbidearen kristala hautsita egon dela baieztatu dute. Era berean, indarkeriaz egindako lapurreten zantzuak inguruko kaleetako beste lau tabernatan ikusi dituzte, baita susmagarria egin zaien furgoneta bat. Getxoko Udaltzaingoa ere furgoneta bera izan du jomuga lekura bertaratu denean. Poliziek bi lagun topatu dituzte furgonetaren barruan, lapurretak egiteko erabili ahal izan den tresneria zutela: borra-mazoa, zizaila eta palanka bana. Gainera, taberna bateko hainbat artikulu ere topatu dizkiete. Horretaz gain, "pertsona horiek beste lapurretako lekuan egon direla frogatzen duten beste zantzu" batzuk topatu dituztela ere zabaldu du Herrizaingo Sailak, baina ez du zantzu horien berri eman. Ertzainek 47 eta 49 urteko bi gizonak atxilotu ditu lapurreta indarrez egin izana leporatuta. Trokazulo eta La Marmita dira kaltetutako tabernetako batzuk.