Bestalde, antzerkia ere presente izango da denboraldi guztian zehar. Azaroaren 6an "Exitus" antzezlana taularatuko da eta abenduaren 11n, berriz, "Terapia?" izango da ikusgai Kultur Leioako Auditoriumean. Horietaz gain, familia-antzerkia ere bueltatuko da hiru-hilabete honetan, eta haurtxoentzako II.antzerki zikloa ere bueltan izango da azaroaren 21 eta 22an, goiz eta arratsaldez, Anbigu aretoan.
Azkenik, egun ikusgai dagoen erakusketa "Munduko musika-tresnak" izenekoa azaroaren 1era arte izango da zabalik. Horren ostean, Daniel Tamayoren obra koloretsu eta alaitsuak ikusteko aukera izango da abenduaren 6ra arte, eta azkenik, denboraldia amaitzeko "Un mundo de marionetas" izango da, mundu osoko hainbat marioneta erakutsiko dituena.
Pasa den ostiralean zabaldu zuen Kultur Leioak neguko denboraldi berria, “Las Vacaciones de Josefa” antzezlanarekin. Izan ere, antzerkia Leioako kultur erakundeak prestatu duen egitaraua zabalaren protagonistetako bat da, musikarekin batera. Urtea amaitu arteko denboraldian musikak toki garrantzitsua izango du, Udazkeneko XX. Musika Denboraldia eta Leioako Blues Jazz burutuko dituztela. Udazkeneko kontzertuak urriaren 9 eta 23an, eta azaroko 13 eta 27an izango dira. Lau egun horietan zehar beste herrialdeetako musikarik onena entzuteko aukera izango da Leioan, aurtengo kasuan Grezia, Mongolia, Belgika eta Marokotik helduko dena. Blues eta jazz musikari dagokionez, urriaren 16an eta azaroko 20an Estatu Batuetako Bill Lyerly Band-ek eta Euskal Herriko Jimmy Arrabit Trio-k joko dute. Argazkia: cc-by