Getxoko Udal Gobernuaren oharra:
Gobernu Taldea aste honetan Salsiduko auzokideekin bilduko da, Salsidun, atzo, igandean bizi izandako tentsio uneak ekiditeko neurriak hartzeko.
Imanol Landak, Alkateak, adierazi bezala, “trafikoaren mozketarekin joan den igandean gertatutakoa deitoratu egiten dugu denok eta beraz, mota horietako egoerak berriro errepika ez daitezen, denon artean eztabaidatu behar ditugu auzokide batzuek manifestatzeko duten bidezko eskubidea eta hori bezalako bidezkoa den eta gainontzeko herritarrek oztoporik gabe ibiltzeko duten eskubidearen arteko oreka beharrezkoa mantentzeko neurriak. Horretarako, aste honetan Gobernu Taldeko kideak Salsiduko Auzokideen Elkarteko ordezkariekin bilduko dira eta ziur nago gaia beraiekin konpontzen jakingo dugula”.