"La hora 11" dokumental ekologista emango dute bihar campusean

Terra fundazio katalanak antolatuta, bihar, asteazkena, goizeko 11:45ean "La hora 11" izeneko dokumental ekologista proiektatuko dute. Emanaldia Leioa eta Erandioko campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan izango da. Irene Peralta Boix Terrako kideak azaldu duenez, "lurralde hauetatik proiekzio gutxi izan duen baina oso gomendagarria den filma" da "La hora 11". Izan ere, Leonardo Di Capriok 2007an ekoiztu zuen ordu bateko iraupena duen dokumentalak ez du zinemetara heltzeko aukerarik izan Espainian. Horregatik, aldaketa klimatikoaren arriskuak eta ingurumena babesteko politikak deskribatzen dituen filma ezagutarazteko, Campus Tour ekimenari heldu diote fundaziotik, Iberiar Penintsulako 13 unibertsitatetan emanaldiak prestatu dituztela. Filmaz gain, eztabaida saioak proposatuko dizkiete ikasle eta hurbilduko den interesatu orori, baita dokumentalaren 10 DVD eta azaroaren bukaeran Bartzelonan egingo den NOW ingurumeneko festibalerako bidaia irabazteko zozketan sartzeko aukera eman ere. Bestalde, Youtube.com-en filmaren hainbat pasarte ikus daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun