Bozeramaile popularrak nabarmendu duenez "altzairu herdoilgaitzezko barandek hirigintza armonia apurtu egiten dute" eta "ingurutik at" gelditzen dira. Gogoratu duenez, Portu Zaharra "Getxoko ondare historiko eta artistikoa da eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak monumentu-multzoa izendatu du". Horregatik, eta aldapa handiko eskailerak daudela ikusita, bere unean barandak kentzea eta estilo klasikoagoko batzuen ordez aldatzea eskatu zuten, barandak egon egon behar direla eztabaidatu gabe.
Oraindik gai hau konpontzeke egotearen ardura Udal Gobernu taldeari leporatu dio Arruek, "eginkizunez, bere nagikeria eta eraginkortasunik eza frogatzen ari dena".