"Bashatee" musika elektronikoko saioa aurkeztuko du ostiralean Koska irratiak

Etzidamu, ostiralarekin, Bashatee musika elektronikoko irratsaioa aurkeztuko du Koska irratia Uribe Kosta eta Erandioko irrati libreak. Koskako kideek azpimarratu dutenez, "saio berri hau irratien programazioetan hutsune handia ikusten genuelako sortu da. Ez dago programazio zehatzik musika elektronikoaren arloan; askoz gutxiago euskaraz daudenak". Egoera hori ikusita, Koska irratiko kideei interesgarria iruditu zitzaien soinu elektronikoei programazioan lekua egiten hastea. Horregatik, Bashatee saioa, soinu desberdinak hurbiltzeko irratsaioa ostiral eta larunbatero entzun ahal izango da, 23:00etatik 1:00era, FMko 108.0n. Baina Bashatee-rena ez da denboraldi berriko nobedade bakarra izango. Bihar bertan, asteazkenarekin, "Finean Nafarrak" irratsaioaren bigarren denboraldiari ekingo diote, 21:00etatik aurrera, Aitzol Altuna, Josu Larrinaga, Bizardunak musika taldea eta Iñaki Sagredo kolaboratzaile izango dituztela, soinu-deian (mp3) aitortu dutenez. Ostegunean, berriz, "Munduko Sustraiak" folk musika zabaltzen duen irratsaioak enegarren denboraldia hasiko da, hori ere 21:00etan. Era berean, pasa den irailaren 14tik UKBERRI.NET agerkari digitalarekin elkarlanean egindako "Koskaberri" albistegia antenan da, astegunetan 20:30ean. Aipatu saio guztiak euskaraz dira. Argazkian, umeen bisita Koska irratiko estudioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun