Nagusientzako programazioa, bestalde, kalean ere aurkituko dugu. Hori horrela, Algortako San Nikolas plazan Gaitzerdi Taldearen "Otsoko" lana ikusi ahalko dugu, “Txanogarritxo eta otsoa"ren bertsio original bezain ezberdina. Bertan izango da, baita ere, "Terapia?", maitasunik eza gainditzeko terapien inguruan Markeliñe taldeak eskaintzen digun istorio dibertigarria. Horiekin batera, beste kale-antzerki batzuk ere egongo dira ikusgai, adin guztietako ikusleentzat azken horiek, Telletxe plazan. Trapu Zaharra taldeak "El concursazo” izeneko lana eskainiko digu, seme-alabak gurasoen etxean horren denbora luzez egotearen inguruko gaia sakon jorratzen duen lana. Pikor taldeak, bestalde, "Ellas bailan solas" izeneko lana antzeztuko du, ametsak izaten jarraitzen duten pertsona nagusiei egindako omenaldia. Azkenik, "On egin, mon amour", Teatro Salitre taldearena: algara eta gastronomia uztartzen dituen kalejira umoretsua.
Haur antzerkia
Txikienek ere izango dute beraien tartea: txotxongiloak eta pailazoak. Algortako Geltokiko plazan honako kale-ikuskizunak eskainiko dira: Gari, Montxo eta Joselontxo-ren "Martingala", eta Oihulari Klown taldearen "Mamu Txikiak". Andres Isasi Musika Eskolan, berriz, honakoak: Kuko taldearen "¡A escena!", Behibi's taldearen "El viaje de Mur", eta Gorakadaren "Cyrano".
Sarrera salmenta
Ohi bezala Andres Isasi Musika Eskolako saioak ordainpekoak izango dira eta gainerakoak, doakoak. Sarrerak salgai daude Algortako Villamonte kultur etxean, BBKren orotarako kutxazainetan, www.bbk.es webgunean eta 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakien bidez.
Egitaraua:
Urriak 9, ostirala:
- "Otsoko" (Gaitzerdi Teatro), Algortako San Nikolas plazan, 21:30ean. Sarrera doan. Euskaraz. Helduentzat.
Urriak 10, larunbata:
- "Martingala" (Gari, Montxo eta Joselontxo), Algortako Telletxe plazan, 12:30ean. Sarrera doan. Euskaraz. Haurrentzat.
- "Lo que ellos ignoran de ellas: good sex, good day" (Erre Produkzioak), Areetako Andres Isasi musika eskolan, 21:30ean. Sarrera: 10 euro leihatilan eta 8 aurretik. Espainolez. Helduentzat.
Urriak 11, igandea:
- "El concursazo" (Trapu Zaharra), Algortako Telletxe plazan, 12:30ean. Sarrera doan. Espainolez. Adin guztientzat.
- "Taulara!" eta "A ESCENA!" (Kuko, Truko eta Bolenwaider), Areetako Andres Isasi musika eskolan, 13:00etan (espainolez) eta 18:00etan (euskaraz). Sarrera: 3 euro. 3 eta 6 urte bitartekoentzat.
Urriak 12, astelehena:
- "Ellas bailan solas" (Pikor), Algortako Telletxe plazan, 12:30ean. Sarrera doan. Espainolez. Adin guztientzat.
- "Murren bidaia" eta "El viaje de Mur" (Behi Bi's), Areetako Andres Isasi musika eskolan, 13:00etan (espainolez) eta 18:00etan (euskaraz). Sarrera: 3 euro. 3 eta 6 urte bitartekoentzat.
Urriak 16, ostirala 16:
- "Terapia?" (Markeliñe), Algortako San Nikolas plazan, 21:30ean. Sarrera doan. Espainolez. Helduentzat.
Urriak 17, larunbata:
- "On egin, mon amour" (Teatro Salitre), Algortako Telletxe plazan, 12:30ean. Sarrera doan. Euskaraz. Adin guztientzat.
- "Cyrano" (Teatro Gorakada), Areetako Andres Isasi musika eskolan, 13:00etan (espainolez) eta 18:00etan (euskaraz). Sarrera: 3 euro. 3 eta 6 urte bitartekoentzat.
Urriak 18, igandea:
- "Mamu txikiak" (Oihulari Klown), Algortako Telletxe plazan, 12:30ean. Sarrera doan. Euskaraz. Haurrentzat.
- "Haritzaren azalera zehatza" (Kukubiltxo), Areetako Andres Isasi musika eskolan, 20:00etan. Euskaraz. Sarrera: 10 euro leihatilan eta 8 aurretik. Helduentzat.
Urriak 24, larunbata
- "Juana creo la noche" (Théâtre sans frontières), Areetako Andres Isasi musika eskolan, 20:00etan. Espainolez. Sarrera: 3 euro. Helduentzat.