Getxoko Udalaren oharra:
Gaur asteartean, urriak 6, Gobernu Taldearen aginduz Salsidu-Aldapa aldean Gobela errekaren bi aldeetan eta erdiko oinezkoentzako babesgunean aparteko garbiketa abiatu dute (aldian-aldian hondakinak eta belar-sastrakak garbitzeko egin ohi diren lanez gain).
Aparteko garbitze lan hauek, pasa den hilaren 28ko Uholdeetako Batzorde Bereziaren azken batzarrean uholdeek kaltetutako Auzokideen Elkarteek hala eskatuta egingo dituzte.
Eskaera horri beren oniritzia ema zioten ere aipatu Batzordea osatzen duten alderdi politikoetako ordezkari guztiek.
Hondakinak eta belar-sastrakak garbitzeko lan hauetan behargin talde batek dihardu eta datorren asteko lehen egunetan amaituko dira beharrak.
Edonola ere, Gobernu Taldetik adierazi dute argi izan behar dela garbiketa honek ez duela saihestuko gune horretan urak gainez egiteko duen arriskua.