Urriaren 12an, goizeko 12etan, Erandioko Udal Musika Bandak joko du, aurretik bertako eta Extremadurako politikarien kalejira egingo dela. Beste ekimen nabarmen bat Extremadurako meza da, urriaren 17an, larunbata, San Lorentzo elizan egingo dutena, arratsaldeko 6etan. Ohikoa izaten da jendetza batzea eta aurten gainera, Zambra abesbatzak esku-hartuko du.
Hiru ekimen horiek azpimarratu arren, ez du esan nahi astean zehar besterik ez dela izango. Umeek marrazki eta erredakzio txapelketak eta txokolatadak izango dituzte. Nagusiek, ordea, Euskal Herria eta Extremadurari buruzko bideo emanaldietara eta hainbat hitzaldira joan ahal izango dira.