Urriaren 18an, igandean, Mari Cruz Cadarsoren errautsak zabalduko dira Gorbeia mendian, berak bere garaian adierazi bezala. Azken agurrera joateko hitzordua goizeko 9etan jarri da, Kurkudi tabernan. Mari Cruz Cadarso Leioako preso ohia zena
hilik aurkitu zuten pasa den abuztuaren 20an bere etxean, 54 urte zituela eta bi egun beranduago
agur hunkigarria eman zioten Portugaleteko hilerrian ehun bat lagunek. Cadarso 1990eko azaroaren 12an atxilotu zuen Guardia Zibilak eta kalte arinak eragin zituen lehergailu bat Bilbo eta Santander arteko trenbide batean jartzea leporatu zioten. 2001ean aske gelditu zen, zigorraren hiru laurdenak bete ostean. EHUko liburutegian hainbat urte eman ostean, azken urteotan Mari Cruzek Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ikasleentzako Arreta Zerbitzuan egiten zuen lan, administrari gisa. 2007an, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonal (AZP) funtzionarioaren hauteskunde sindikaletan parte hartu zuen, LABeko zerrendan. Argazkian, ekimena iragartzeko kartela.
Handiago hemen ikus daiteke.