Lanaldi partzialetarako diru-laguntzen zenbatekoa, berriz, proportzionalki murriztuko dute. Subentziorik ezingo dute eskuratu ohiko lanaldiaren %50 baino gutxiagoko lanaldia duten kontratazioek. A
Laguntzak Getxon udalerrian dauden enpresa eta saltoki orok jaso ahal izango dituzte. Kanpokoak badira, Getxon dagoen lantoki baterako pertsonaren bat hartu nahi duenak ere jaso ahal izango du. Subentzioak 2010eko apirilaren 15ra bitartean egindako kontratuei aplikatuko zaie. Kontratatu beharreko pertsonak Getxon erroldatuta eta langabezian egon behar dute. Gainera, pertsona horietako bat kontratatzean, enpresaren langile-kopurua handituko dela esan nahiko du deialdi hau argitaratu aurreko egunean zegoen langile-kopuruarekin alderatuz.
Noiz, non eta nola
Eskaerak aurkezteko epea gaur zabaldu da eta horiek aurkezteko azken eguna 2009ko azaroaren 20a izango da; "behin enpresak konpromisoa hartuta, langileak kontratatzeko epea 2010eko apirilaren 15era arte luzatuko den arren", Aitor Soloeta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak zehaztutakoaren arabera. Eskaerak Getxolanen (San Martin kalea, 17. Algorta) erregistroan aurkeztu beharko dira, dagokien dokumentazioarekin batera. Aurkeztutako hurrenkeraren arabera banatuko dituzte diru-laguntzak, baldin eta eskaera behar bezala beteta eta espedientea osatuta badago. Behin aipatu 300.000 euroak bukatuta ez dute diru gehiago banatuko.