Perretxikoen eguna izango da igandean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 7a, 21:50
Gorlizko Perretxikozale taldeak antolatuta, asteburu hau perretxikoei dedikatuko diete gorliztarrek. Izan ere, larunbatean Arabako Murgia herrira joateko autobus bat antolatu dute, bertako zelaietan onddo eta perretxiko bila aritzeko. Interesatuek izena eman beharko dute aurretik Argintxe kafetegian. Autobusa goizeko 7:30etan irtengo da eta 14:45etarako bueltatuko omen da. Larunbat arratsaldean batutakoa sailkatuko dute Jubilatuen Egoitzan. Hurrengo egunean, igandean, berriz, VIII. Perretxiko Jardunaldia ospatuko da Gorlizko Iberre auzoko San Pedro Plazan, goizeko 10:30etik eguerdiko 14:30etara. Bertan, aurreko egunekoa erakutsi eta 18 postu izango direla. Gainera, aurreko urtean bezala, aurten ere gazteentzako perretxiko lehiaketa izango da. Perretxikozaleek aipatu dutenez, "3.000 pintxo inguru dastatzeko aukera" izango da. Bestalde, umeek ere zertaz gozatu izango dute, goiz osoan zehar puzgarriak ere izango dituztela. Eguraldi ona eginez gero, Iberrebarri plazan egongo dira kokatuta eta euria izanez gero pilotaleku estalian. Argazkian, Euskal Herriko txoko askotan egiten dituzte perretxiko erakusketak, Aretxabalan tartean / Larrabetzutik Mundura.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun