Asteartean irekiko dute berriro Fadurako kantxa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 8a, 17:24
Fadurako kiroldegiko kantxa datorren asteartean, urriak 13, zabalduko da publikoarentzat, 2008ko ekaineko uholdeek eragindako kalteak izan eta hamabost hilabeteren ondoren. Dena den, Getxoko udal iturriek aipatu dutenez, lanak pasa den irailean abiatu ziren eta denbora horretan bi izan dira egindako lan nagusiak. Alde batetik, urak izorratutako parketa aldatzea eta, beste aldetik, egitura bera zaharberritzea. Lanen kostea 183.000 eurokoa izan da. Pista berriro zabaldu ondoren tokiz aldatu behar izan ziren ikastaroak aipatutako egun horretatik, asteartetik, aurrera bere ohiko tokian eskaini ahal izango dituzte berriro, Getxo Kiroleko iturriek baieztatu dutenez. Argazkian, Algortako Fadura kiroldegia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun