Olioa birziklatzeko edukiontziek "harrera ona" izan dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 11a, 12:46

Mota desberdineko hondakinen bilketa datuak bildu eta aztertu zituzten irailean Sopelan. Besteak beste, olioa birziklatzeko edukiontziek "harrera ona" izan dute, udal iturriek aipatu dutenez. Edukiontzi horiek Loiola Ander Deuna, Sipiri eta Arabeta kaleetan eta Gernika plazan daude. Guztira, 4.800 kilo olio batu dira 2009ko urtarriletik abuztura bitartean. 2008an 1.962 kilo izan ziren. "Edukiontzi berria erabiltzen hasi zenetik datu positiboak lortu dira", tokiko arduradunek adierazi dutenez. Ehunari dagokionez, 14.401 kilo bildu dira 2009an, Iberre, Zubigane eta Loroño-Eleizaldeko edukiontzietan. Hau da, 1,15 kilo arropa, oinetako eta ehun biztanleko. Berohi kooperatibak dauka ehuna biltzeko ardura, 2005 urteaz geroztik. Bestalde, beiraren bilketa nabarmen jaitsi da 2008rekiko, Uribe Kosta Mankomunitate osoan. Sopelan 143.657 kilo batu dira, 11,44 kilo biztanleko urtean. Azkenik, paperaren kasuan, 742.072 kilo jaso dira, iazko 1.353.697 kiloen aurrean. Argazkian, olioa biltzeko edukiontzietako bat / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun