Arbizu, Lakuntza eta Arruazun ospatuko da urriaren 18an, igandearekin, Nafarroako ikastolen aldeko aurtengo jaia, "Txikiak handi" lematzat hartuz. Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak antolatu du
Nafarroa Oinez 2009. Gauzak horrela, urtero bezala, autobusa antolatu dute
Berbots Erandion Euskaraz! elkartekoek eta
Altzaga ikastolako kideek, bertan parte hartu nahi duten guztientzat. Horrenbestez, goizeko 8:45ean abiatuko dira Astrabuduako taxi geltokitik, ordu laurden geroago, Altzagako Santi Brouard parkean itxaroten daudenak hartzeko. Prezioa 10 eurokoa izango da (4 urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaintzen) eta Astrabuduako Primera Linea edo Altzagako La Plaza tabernan eman beharko da izena. Urriaren 14a, asteazkena, izango da horretarako azken eguna. Besteak beste, Stupenda Jones, Hesian, Oskorri, Anje Duhalde, Sexty Sexers eta Bizardunek joko dute Nafarroa Oinezen.
Egitarau osoa (pdf) hemen ikus daiteke. Argazkian, pasa den irailaren 27an Andra Mari ikastolako umeek eta gurasoek Nafarroa Oinez ibilbidea egin zuten zirkuitua gozatu eta hobetzeko asmoz / © Nafarroa Oinez.