Ertzaintzak 21 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen atzo gauean Algortako Sarrikobaso kalean.
Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, atzo gaueko 11:30ak pasatuta polizia autonomikoaren patruila bat Algortako Sarrikobaso kalera hurbildu zen, norbaitek Seat Leon auto batean lapurtzen ari zeneko abisua jaso ostean. Salatutako lapurretako egilearen deskribapenarekin bat zetorren pertsona bat topatu zuten inguruetan ertzainek eta gelditu, miatu eta galdekatu zuten. Gazteak poltsa batean nondik atera zuen azaltzen jakin izan ez zuen hainbat objektu eramaten zuen. Besteak beste, anorak bat, urrutiko aginte bat eta CDak eramateko gailu bat izan ziren objektu horiek. Bitartean, poliziek autoa miatu zuten, leihatila apurtuta eta barnealdea hankaz gora zegoela topatuz. Horren ostean aurrekari polizialak dituen gaztea atxilotu zuten.