Hainbat jokalari beterano eta Nerea Martinez entrenatzailea taldea utzi dutela, zenbait jokalari berriekin hasi du denboraldia
Getxo Artea Rugby Taldeak. Baina, egoera "konplexua" izan arren, taldea koordinatu eta Euskal Ligan nagusitu ostean Espainiako Erreginaren Koparen finalera heltzeko anbizioa daukate, Isabel Rodriguez jokalaria eta behin-behineko entrenatzaileak talde aurkezpenean adierazi zuenez. Rodriguezek handicap bezala ikusten zuen orduan Durango, Gaztedirekin batera Euskal Ligan duten ganorazko arerio bakarra, Arrasateko taldearekin batu eta indartu izana. Baina, pasa den igandean, Faduran jokatutako lehenengo partidan 62 eta 5 emaitza sendoak getxoztarrak hasieratik ligako lidergora eraman zituen. Bitartean, Kakarraldo eta Mungiako rugby taldeek osatutako Uribealdeko emakumeek Donostian doi-doi galdu zuten 20 eta 19 Krafft taldearen aurka. Urriaren 18an, Uribe Kostako bi taldeen arteko derbya jokatuko da. Argazkian, Nerea Agirre Moragues, Eva Rincon Ortiz, Mirane Etxebarri eta Silvia Ruiz Getxoko jokalariak Durangoren aurka jokatutako partidan / © Angela Perez Goicoechea.