Ikastetxe eta fakultateetan aurkezpenak egiten dabiltza Ikasle Abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 8a, 21:09

Ikasle Abertzaleak antolakundea kurtso hasierako aurkezpenak ari da burutzen egunotan ikasturte honetan izango dituzten helburuak eta borrokak ikasleriari azaltzeko. Gaztesareak zabaldu duenez, atzo Leioa eta Erandioko campusean dauden Gizarte eta Komunikazio Zientzien eta Zientzia eta Teknologien fakultateetan burutu zuten aurkezpen bana. Bertan, era laburrean IAko kideek Bologna prozesua zer den eta horri begira aurtengo erronkak zein izango diren azaldu zieten aurkezpenetara hurbildutako ikasleei. Euskal Herrian egun dugun unibertsitate mapa eta Bologna Prozesua azaltzen duen bideoa ere erakutsi zuten. Azken urte hauetan Bologna prozesuaren aurkako borrokak eman dituen fruituez eztabaidatzeko parada ere izan zuten ikasleek. Dena den, Hurrengo egunotan ere aurkezpenak izango dira campuseko beste fakultatetan eta eskualdeko ikastetxetan. Argazkian, burututako aurkezpenetariko bat / Gaztesarea.

Leioa eta Erandioko campuseko IAk zabaldutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun