Lapurdi eta Gipuzkoa bisitatuko dute Barrikako emakumeek urriaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 9a, 00:06

Barrikako berdintasun programaren barruan, emakumeentzako sagardotegirako irteera antolatu du bertako kultur etxeak. Hitzordua hilaren 17an, larunbata, jarri dute eta bazkaria ez ezik egun osoko egitaraua prestatu dute. Irteera goizeko 8:15etan egingo dute Barrikatik, geroago autobusa ondoko lekuetan geldituko da: Kantarranas, Jonakone, Kantauri, Goierriko autobus geralekua, Larrabasterra eta Algortako Erredentore eliza. Bidean geldialdia egingo dute hamarretako goiztiar bat egiteko, Itziarren. Ondoren Lapurdira jo eta Donibane Lohitzune bisitatuko dute aurrena, Gipuzkoara atzera etorri eta Usurbil ikusiko dute ondoren. Bertan, bazkaria egingo dute, Saizar sagardotegian. Azkenik, Hondarribia bisitatuko dute. Irteeraren prezioa 10 eurokoa da Barrikan erroldatutako pertsonentzat eta 15 eurotakoa bertan erroldatuta ez daudenentzat. Barrikako emakumeek lehentasuna izango dute lehentasuna, hain zuzen. Izen-ematea Barrikako Kultur Etxean egin behar da tokiak amaitu edo irteeraren bezperako goizeko 11:30ak arte. Era berean, galderaren bat izanez gero 946 775 163 telefonora dei daiteke. Argazkian, Urretxu eta Zumarragako udal euskaltegiko hainbat emakume sagardotegi batean / Sebas - Otamotz.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun