Emakume bat zauritu da Avanzadan izandako istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 9a, 00:23

Arratsaldeko 2:10ak aldera, LeioakoAvanzada edo BI-637 errepidetik Bilboko norabidean zihoan auto bat Artatzako tunelaren parean bidetik irten da. Autoak hesiaren aurka talka egin du eta bide erdian gurutzatuta geratu da Bilboko norabideko errailetako trafikoa geldiaraziz. Autoko gidaria, emakumezko bat, zauritu egin da eta anbulantziaz Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. Istripu horretan bigarren auto batek ere parte hartu du eta istripuaren ondorioz, inguruetako trafikoa Itzubaltzeta / Romoko bidegurutzetik eta Artatzako alboko bidetik bideratu behar izan dute. Arratsaldeko 3:30ak aldera, egoera normaltasunera itzuli da. Ibilgailuak kentzen eta bidea garbitzen aritu diren bitarte horretan auto pilaketak sortu dira Bilbora bidean. Argazkian, maiatzean Artatza auzoan izandako auto istripua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun