Halaber, Osasunaren Feriara etortzen diren pertsonek lehen laguntzako tailer batean parte har dezakete. Horrez gain, haurrek margotu, pintatu, bata zuriari beldurra galdu eta hortzak ondo garbitzen ikasteko aukera izango dute. Amaren eta haurraren inguruko osasunaren gaineko informazioa ere zabalduko dute, bularreko minbizia, pertsonen osasunean pobreziak duen eragina eta herrialde azpigaratuetako osasun-egoerarekin batera.
Osasunaren Bigarren Feriak hainbat elkarterekiko lankidetzan oinarritzen da. Besteak beste,EHU, Medikuen Elkargoa, DYA, HIDES (Euskadiko Aho-hortzetako Higienisten Elkartea), Mugarik Gabeko Medikuak, Asociacion Española contra el cancer, Asociacion de Diabetes del Pais Vasco eta ACAMBIk (Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Elkartea) parte hartuko dute.
Bihar, larunbata, goizeko 11etatik aurrera, EHUko Medikuntzako Ikasleen Lankidetzarako Euskal Herriko Elkarteak, Osasunaren Mundu Egunarekin bat eginez, Osasunaren Bigarren Feria egingo du. Hitzordua Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean jarri dute eta bertan ikasleen elkarteak 8 stand ipiniko ditu jendeari norbere osasunaren eta, oro har, planetaren osasunaren garrantziaz kontzientziatzeko. Ekintza horretan parte hartuko duten medikuntzako ikasleek Osasunaren Feriara hurbiltzen den orori tentsioa hartu, gorputz masaren indizea kalkulatu eta bizitza kardio-osasungarria eramateko informazioa emango diote. Bestalde, espirometriak ere egingo dituzte eta, erretzaileak tabakoa uzteko kontzientzia daitezen, zigarroak sagarrengatik trukatuko dituzte. Aldi berean, sexu-transmisiozko gaixotasunen eta hiesaren prebentzioa sustatzeko preserbatiboak banatuko dira. Bilboko Areatzan gluzemia neurketak eginez, azukre mailak kontrolatu eta diabetea prebenituko dira. Argazkian, Osakidetzak egindako publizitate kanpaina bat / © Osakidetza.