Itxaso Payak parte hartzen duen "Go!azen" telesaioa Iluntzean estreinatuko da ETB1-en

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 9a, 22:01

"Go!azen" telesaila estreinatuko da gaur gaueko 9:30ean, ETBren lehenengo katean, aktoreen artean Itxaso Paya algortarrak lan egingo duela. "Go!azen" filma arrakasta izan eta ondotik sortu ei da telesaila, musika, dantza eta gazteen bizipenak ardatz izango dituena, ETBk zabaldu duenaren arabera. Jabi Elortegik ekainaren 30etik irailaren 4ra zuzendu duen telesaioak kontatuko digunez, uda honetan iraultza helduko da Basakabira, apaizen udaleku zorrotza udaleku musikala bihurtuko baita. Aldabe Jaunak, Gorkaren Basakabiko ikasle dirudunaren aitak, baldintza hori jarriko du diru inbertsioa egiteko, eta Ramon Agirrek antzezten duen zuzendariak, gogo txarrez, baina onartu egin beharko du. Erabaki hori zuzendariaren zoritxarra izango da, bere ametsetako udalekuak jasango duen eraldaketa ikustean. Amodioak, kondairak, ezkutuko altxorrak… denetarik biziko dute Basakabin, euren bizitzak aldatuko dituen udan zehar. Itxaso Payak "UK" aldizkariari esan zionez, "nire pertsonaia, udalekura heldu barri den neska lotsatia da. Hasieran lagunak egitea kostatzen zaio, baina denboragaz lagun onak egiten ditu eta taldean integratzen da". Argazkian, Itxasoren pertsonaia / © Yolanda Pascualena Argüelles.

Lehenengo denboraldia bukatuta, Paya pozik dago esperientziarekin: "lan eta lan ibili gara, nahiz eta gaixorik jarri, gure onena ematen saiatu behar izan dugu. Hala ere, esperientzia oso polita izan da. Asko ikasi dut, eta lankideakaz primeran konpondu naz".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun