Izan ere, bihar bertan, ekitaldi politikoa egin gura du Nafarroa Garaiko hiriburuan Falangek, 13:00etan, eta horretarako hainbat autobus antolatu ditu Espainian zehar.
Hurrengo egunean, azken boladan izan diren eraso faxisten aurkako manifestazioa izango da, "Atzoko eta gaurko faxismoari stop!" lemapean, Iruñean. 17:30ean abiatuko da autobus geltokitik. Besteak beste, Zigor eta Arkaitz Goikoetxearen aita-amen Azkorriko (Getxo) baserriaren kontrako erasoa bere gain hartu zuen orain egun batzuk Falange y Tradicion izeneko taldeak.