Gaur, larunbata, arratsaldeko 8:15etan hasita,
Itxartu Abesbatzak eta Madrilgo Tres Cantos herriko Santa Teresa Koralak kontzertua eskainiko dute Algortako Trinitarioen Elizan. Algortarrek prestatutako kontzertua zeharo heterogeneo izango da eta bertan Giuseppe Verdiren "Nabucco" operako "Va pensiero" abesti gozo baina transzendentaletik Sabin Salaberriren "Mendirik mendi" etxekora joango dira, tartean Ennio Morriconek "The mission" filmarako egindako "Te Deum"-en bertsio guarani melankolikoa edota Mokororen "Ilunabarra" ere entzun ahal izango direla. Madrildarrek zer abestuko duten, berriz, ez da zabaldu baina Italiako errenazimenduko madrigalerako Adriano Banchieri-ren "Il Fascino" opereta eskainia dute nonbait eta datorren urteko inauterietarako prestatzen ari dira berriz. Era berean, ekainerako Henry Purcell-en "Dido eta Eneas" opera ari dira prestatzen. Argazkian, Itxartu abesbatza.