Gaur iluntzean, 19:30ean,
Euskadi-Cuba elkarteak antolatuta, "Emakume kubatarrak, iraultza bat beste baten barruan" mahai-ingurua izango da, espainolez, Algortako Aldai Patronatuan. Bertan, honako hizlariek parte hartuko dute: Isabel Moya, Jose Marti Nazioarteko Kazetaritza Institutuko Genero eta Komunikazioko Katedrako presidentea eta Emakumearen Argitaletxearen zuzendaria eta Inalvis Rodriguez, Garapenerako Generoko aholkularia Kuban. Bitartean, hilaren 28ra arte, izen bereko
erakusketa ikusteko aukera dago Algortako Villamonte kultur etxean, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 20:30era. Bestalde, gaur ere, "Giza eskubideen urraketak Mendebaldeko Saharan" hitzaldia eskainiko du, espainolez, Brahim Dahane errepresioaren biktimen elkarteko kideak. Ekitaldia Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean egingo dute 19:00etatik aurrera,
Mundubat gobernuz kanpoko erakundeak eta Atfal Sahararen aldeko Getxoko elkarteak. Hurrengo egunotan ere,
Saharari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Armintzan eta
Palestinarekiko Elkartasunez Tourreko zine maratoiak aurrera jarraituko du Getxoko Txorimalo gaztetxean. Argazkian, hainbat Saharako ume Getxoko udaletxean.