Goizean zehar eta ibilaldian parte hartzen dutenak ailegatu bitartean batzokiko pilotalekuan Itxartu Eguneko IV. Pilota Txapelketaren bost eskupilota partidu jokatuko dira. Ibilaldia bukatu ondoren herri parrilada egongo da eta 13:00etan sari-banaketa hasiko da Algortako batzokiaren patioan. Sari kopuru handia eta kirol material asko egongo da.
Izena ematea bihar bertan egin ahal izango da, irteera baino lehen, batere dirurik ordaindu gabe. Partaidetza lagun bietako taldeetan izango da eta Ibilaldiaren oroigarrizko opariren bat emango zaie partehartzaile guztiei. Hala ere, lehenengo sailkatuak sarituak izango dira. Dagoeneko, 166 lagun izena eman dute posta elektronikoz, Itxartuko kideek jakinarazi dutenez.