Bihar, astelehena, 11:30ean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariaren egoitza den Ajuria Enearen aurrean "Gure aberria, Euskal Herria" lelopeko elkarretaratzea egitera deitu du
Gazte Abertzaleak erakundeak. Protestaren bidez, Hispanitatearen Eguna "Estatu espainolak inposaturiko jaia" dela salatu nahi dute, erdara hutsean zabaldutako prentsa komunikatuan gazteek azaldu dutenez. Era berean, baztertu egin dute data horretan sortzen den espainiartasunaren harrokeria eta baita Guardia Zibilaren goratzea. Kritikatu dutenez, "Hispanitatearen Eguna urriaren 12 ospatzen da 1492an Amerikak aurkitu zituztela gogoratuz. Data horretan hasiko zen espainiar inperioa delakoa, 1898an, Filipinak eta Kubaren galerarekin, behera etorriko zena. Halere, espainiar inperialismoa ez zen desagertu eta gaur egunera arte heldu da. Horren froga Euskal Herria Estatu espainolaren menpe egotea da". Azkenik, Eusko Jaurlaritza berria Hispanitatearen Eguneko ekitaldietara joatea salatu dute. Irudian, biharko elkarretaratzerako kartela, Ajuria Enea sutan agertzen dena.