Itzubaltzeta / Romoko
Ibar nagusien etxeko taberna-jatetxea etzi, asteartearekin zabalduko da berriro. Irekiera arratsaldeko 5etan izango da eta pintxo batzuen doako dastatzearekin ospatzeko aukera izango dute bertaratuko diren guztiek. Hurrengo egunean, asteazkenean, herritar guztiei zabalik dagoen jatetxea berriro jarriko dute martxan. Eguneroko ohiko menuarekin, 5,50 eurotan egongo da, aurretik izan bezala, eta ardoarekin hartuz gero 6 eurotan. Ibar nagusien etxeko taberna eta jatetxea irailean eta urriaren lehenengo egunotan behin-behinean itxi izanaren arrazoia zerbitzuaren esleipena aldatzea izan zen. Gainera, tarte horretan sukaldean hainbat hobekuntza egin dituzte. Ostalaritza guneak Itzubaltzeta / Romoko Lope de Vega kaleko 12 zenbakian kokatuta dagoen Ibar nagusien etxetik dauka. Argazkian, hainbat gizon Itzubaltzetako nagusien etxean.