Sopelako Munarrikolanda mendi taldeak irteera antolatu du igande honetarako, urriaren 18an. Oraingoan, Arabako Arkamu mendilerrotik ibilaldia egingo dute. Txangoa, baina, Subilla Morillas herrixkatik hasiko dute, Iruña-Veleiatik gertu. Bertatik Arkamu mendilerroa igo ostean, gain desberdinak bisitatuko ditzute, hala nola, Kruzeta, Repico (1.191 metro), Montemayor (1.172), Peña Colorada (1.131), Peñalta (1.127), eta abar, eskuinean Kuartango harana begi bistara izango dutela. Ibilbidea Santiago Mendian bukatuko da. Bertatik Ibaizabalen jauzi ospetsua ikus daiteke. Halaber, Sopelara bueltatzeko autobusa izango dute zain mendizaleek. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek Autzara (Nafarroa) egindako irteera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!