600 ikasle inguruk Hispanitatearen Eguna ospatzeari muzin egin eta Herri Eskoletan bildu ziren, "inposatzen digutenaren gainetik, geure egutegi propio baten alde lan egiteko prest". Eskualdean ere eskolak izan ziren, Nafarroa 1512-2012 eta Bologna prozesua gai nagusiak izan zirela. Besteak beste, zuzendaritzak zabaldutako Getxoko Aixerrota institutuan, non 50 bat ikaslek erantzun zion IAren deialdiari. Leioako Betiko ikastolan ere, DBHko hainbat geletan klase arrunta eman zuten, bertako egutegiari jarraikiz. Azkenik, Itzubaltzeta / Romoko Artatza-Romo institutuko ikasleek zentrotik kanpo eman behar izan zituzten eskolak, beste behin ere zuzendaritzak institutua irekitzeari uko egin ziolako. Horren aurrean, hamar gazte batu ziren bertako gaztetxean, ikasteko prest. Argazkian, Azpeitiako ikasleek, Itzubaltzeta / Romokoek bezala, gosariari ekin zioten ikasketak baino lehen / Gaztesarea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!