Espetxeratu zutenetik larunbatean izan zuen lehenengo bisita Asier Borrero Berangoko euskal preso politikoak. Azken orduko gora beherarik egon ez bazen, aita eta anaia joan zitzaizkion bisitan, Nanterreko espetxe frantziarrera. "Orain arte bisitarik gabe egon da, epaileak bisitako baimenik eman ez diolako", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez salatu duenez. Hala ere, gutunak jaso ahal izan ditu denbora horretan. Borrero, 25 urteko gaztea, uztailaren 4an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Iurgi Garitagoitia eta Itziar Plaza bilbotarrekin batera. "Gaizkile elkarteko kideak" direlakoan hirurak auziperatu eta
espetxeratzeko agindua eman zuen, lau egun geroago, Laurence Le Vert epaile bereziak. Eskualdeko mutila Nanterreko espetxean dago ordutik, Paristik gertu, Berangotik 920 bat kilometrotara. Argazkian, atxiloketa salatzeko Algortan egindako elkarretaratzea.