Gorka Martinez Ahedo Urdulizko euskal preso politikoa uztailaren 3an eraman zuten Zuerako (Zaragoza, Espania) espetxetik Sevillara, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez baieztatu duenez.
Europa Press albiste agentziak igandean zabaldutakoaren (espainolez) arabera, "ETAko presoak saritu edo zigortzeko, Espainiako Barne Ministerioak abiatutako politikaren barruan" dago aipatu kartzela aldaketa. Besteak beste,
Aitor Bores sopeloztarra Euskal Herritik hurbilago ekarri eta Aiboa Casares astrabuduarra urrunago eraman zuten udan. Oraingo honetan, Gorka Martinez urduliztarra
Eduardo Puelles polizia-inspektorearen hilketa "ospatzen" harrapatu zutela dio Europa Pressek, espetxeko iturriak aipatuz. Hedabide horren hitzetan, "ez zen erakundeko beste preso batzuek ekintza terroristaren bat dagoenean egiten duten ospakizun arranditsu horietako bat izan, komentario batzuk baizik. Hala ere, horiek ez ziren oharkabean joan. Kartzelariek horren berri eman eta berehala erabaki zuten (Gorka Martinez) ahalik eta lasterren Sevillako espetxera aldatzea, Zueran lau hilabete baino ez eman ondoren". Argazkian, presoen aldeko mobilizazioa eskualdean.