Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo
Etengabe bitakoraren bitartez aurreratu zuenez, Aner Mimenza (argazkian) Getxoko euskal preso politiko gaztea gaur, asteazkena, kaleratuko da Caceresko espetxetik, etxekoek epaileak ezarritako 10.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Harrera egingo zaio Algortan, herrira iristen denean, errepresioaren kontrako erakundeak adierazi duenez. Mimenza
2007ko urriaren 16an egindako operazioan atxilotu zuen Espainiako Poliziak, eta Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxeratzea agindu zuen AAMk "eskandalagarritzat" jotako auto batean oinarrituta. 2009ko irailean eman zuen Garzonek
Aner eta Algortako, Getxo eta Berangoko beste hamar gazte prozesatzeko autoa. Bestela ere,
irailaren 4an egindako epaiketan, fiskalak hiru urte eta erdiko zigor eskaera mantendu zuen Aner Mimenza eta Borxa Urberuaga gernikarra eta Asier Tapia donostiarrarentzat. Mercedes Gallizo Espetxe Zuzendaritzako arduraduna bertan zegoela, 2007ko abenduaren 21ean Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxean egindako
protestagatik, "agintaritzaren kontrako atentatua" eta “desordena publikoa” leporatzen diete hirurei. Mimenzak eta beste biek egozten zaizkien akusazioak ukatu egin zituzten, sakabanaketa politika salatu baino ez zutela egin adieraziz. Oraindik ez da ezagutzera eman epaiketa horren sententzia.