Urtero bezala, Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu dute
Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak eta
Altzaga ikastolak. Nafarroako ikastolen aldeko aurtengo jaia igande honetan, urriak 18, ospatuko da Arbizu, Lakuntza eta Arruazun, "Txikiak handi" lematzat hartuz. Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak antolatu du
Nafarroa Oinez 2009. Gauzak horrela, gaur da azken eguna Erandioko autobusean izena eman nahi dutenentzat. Prezioa 10 eurokoa izango da (4 urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaintzen) eta Astrabuduako Primera Linea edo Altzagako La Plaza tabernan eman beharko da izena. Bestalde, ostiral honetan, hilak 16, herrian euskararen erabilera sustatzeko kanpainarako argazkia egingo du Berbotsek. Horretarako, 22:00etan jarri dute hitzordua, Altzagako azoka zaharrean. Aurretik, All Jazz Era talde gorliztarrak emango du kontzertua, 20:30ean. Argazkian, pasa den irailaren 27an Andra Mari ikastolako umeek eta gurasoek Nafarroa Oinez ibilbidea egin zuten zirkuitua gozatu eta hobetzeko asmoz / © Nafarroa Oinez.