Unai Elorriaga idazle algortarrak "Londres kartoizkoa da" bere laugarren eta oraingoz azken nobela aurkeztuko du gaur arratsaldeko 7etan Algortako La gusana liburudendan, Tellagorri plazan. Liburuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, aleak ere sinatuko ditu Elorriagak. Dena den, gaur idazlea entzuteko parada izango ez dutenentzat hitzordua prestatuta du jada
Egizu Getxo Euskaldun! elkartearen Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak. Unairekin eleberriaz solasaldian aritzeko data azaroaren 26an, ostegunarekin, jarri dute, Algortako Aldai patronatuan. Dena den, aurretik, Irati JImenezekin egotekoak dira, urriaren 29an, Aldain bertan, 20:00etan. "Nora ez dakizun hori" mundakarraren bigarren nobelaz berba egiteko. "Londres kartoizkoa da" fikziozko eleberri errealistari dagokionez, argumentua diktadura batean kokatzen da, munduko edozein tokia izan daitekeen nazio batean. Argazkian, Unai Elorriaga iaz, "Un poco de chocolate" filmaren aurkezpenean.