We Are Standard izango da Espainiako ordezkaria MTV Europe sarietan

Europako Artista Onena sarian Espainiako ordezkari izateko aukeratu dute We Are Standard musika talde getxoztarra MTVren ikusleek. Fangoria, Macaco, Nena Daconte eta Russian Red atzean utzi ditu boskoteak. Erabakia azaroaren 5ean emango dute ezagutzera, Berlinen izango den sari banaketa ekitaldian. Hala ere, dagoeneko bozkatzeko aukera badago, hilaren 2ra bitartean. Egun horretan, jakinaraziko dituzte bost finalisten izenak. Hiru egun beranduago, Kate Perry izango da MTV Europe Sarien (espainolez) banaketa ekitaldiaren gidaria. Besteak beste, Foo Fighters, Shakira, Green Day, Leona Lewis eta Tokio Hotel taldeek joko dute zuzenean. Kategoria desberdinetako sariak aurkezten, berriz, Asia Argento, Backstreet Boys, Jean Reno, Juliette Lewis, Miranda Cosgrove eta Monica Bellucci ibiliko dira. Argazkian, We Are Standard taldea Madrilen emandako kontzertu batean / cc-by-nc-sa Andor.

Ikusi We Are Standard taldearen "The first girl who got a kiss without a please" kantaren bideoklipa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun