"Determinazio osoa dugu ziklo politiko berri bat irekitzeko eta horretarako erantzukizunarekin jokatuko du" ezker abertzaleak, gaur arratsaldean Batasuneko Jean-Claude Agerrek eta Xabi Larraldek Baionan egindako prentsaurrekoan adierazi dutenez. Agerraldian, Espainiako Polizia Nazionalak ezker abertzalearen aurka atzo egindako operazioari buruz Batasunak egiten duen irakurketa ezagutzera eman dute.
Kazeta.info-k jaso duenez, "Atzoko polizi operazioak argi utzi du espainiar Estatuak beldur diola aldaketa politikoari" eta "independentismoak Euskal Herrian zer erroak dituen ez duela ulertu" adierazi du Batasunak. Agerre eta Larralde Mahai Nazionaleko kideek berretsi egin dute, "mementu kritiko honetan", ezker abertzaleak "ziklo berria irekitzeko bidean" determinazio osoz eta "zentzudun" jokatuko duela. Argazkian, Batasunak iaz Baionan egindako manifestazio baten bukaera / cc-by
Ezkerabertzalea.info.