Manex Zubiaga Frantziatik Espainiara eraman dute

Manex Zubiaga Algortako euskal preso politikoa Frantziako Chateauroux espetxetik atera eta hegazkinez eraman dute gaur bertan Madrilera. Soto del Real espetxean sartu dute. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez, "Manexen familiarrek Interneten bidez izan dute horren berri. Abokatuek ere ez zuten horren aldaketari buruzko ezer". Hainbat albiste agentziek eman dute horren berri, Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako prentsa oharra oinarritzat hartuz. Espainiako Poliziaren prentsa bulegoaren arabera, Zubiaga espetxe zigorra betetzera eraman dute Espainiara. Azken urtean bakartuta eduki dute gazte algortarra Chateauroux espetxean, larunbatean AAMk salatu zuenez. Argazkian, Manex Zubiaga poliziez inguratuta hegazkinetik jaistean / © Espainiako Polizia Nazionala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun