Palestinarekiko Elkartasunez Tour bihar helduko da Uribe Kostara

Azaroaren 7ra arte dozenaka kultur ekitaldi egingo dira Euskal Herrian zehar Askapenak antolatutako Palestinarekiko Elkartasunez Tourrean. Tartean, bihar, osteguna, Algortara helduko da ekimen internazionalista. Algortako Gazte Asanbladaren ekimenez, Mai Masri-k 1990an zuzendu zuen "Children of fire" 50 minutuko filma ikusi ahal izango da Villamonte kultur etxean. Bihar zortzi, hilak 22, Severio Constanzo-ren "Domicilio privado" proiektatuko dute, baina Algortan beharrean, Getxoko Txorimalo gaztetxean. Gune horretan bertan, Mohammed Bakri-ren "Jenin, Jenin" emango dute hilaren 29an. Filma guztiak 18:00etan hasiko dira. Elkartasunez Tourrean, 200 bat musika talde, irakasle, kirolari, dantzari, artista, idazle, bertsolari eta elkarte aritzen dira, tartean Fredi Paya algortarra, Palestinatik datorren deiari erantzunez. Izan ere, Tourrak Palestinarrek idatzitako "Elkartasunez" manifestua zabaltzea du helburu, sinatzaile gehiago bereganatuz. Testuak hiru aldarrikapen nagusi egiten ditu: Israelen bizi diren palestinarrak eskubide zibil eta politiko guztien jabe izatea eta baztertuak ez izatea; Zisjordaniaren okupazioa bertan behera lagatzea (Jerusalem barne); eta errefuxiatu palestinar guztien itzultzeko eskubidea. Argazkian, Palestinaren alde pasa den urtarrilean Algortan egindako manifestazioa.

Elkartasunez Tourren bideoklipa:



"Elkartasunez" manifestua:



Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun