Atzo jokatu zen
Billabong Pro Mundaka txapelketaren hirugarren eta azken jardunaldia. Ezker olatua agertu ez eta, txanda bakarra egin ostean, Larrabasterrako Arrietara hondartzan jarraitu zuen lehiaketak, bukatu arte. Hala ere, Sopelako urek ez zuten aukera handiagorik eman. Metro bateko olatuekin, haize barik eta eguzki goxo baten azpian hasi dira faboritoak kanpoan geratzen. Lehendabizi Bobby Martinez, Mundakan bitan txapeldun izandakoa; bigarren Joel Parkinson "Parko"; eta gero Mick Fanning izan ziren kanporatuak. Finalerdietara helduta, CJ Hobgood iazko irabazlea eta bederatzi aldiz munduko txapeldun izandako Kelly Slater zeuzkaten finalera heltzera aukerarik handienak. Hala ere, guztien harridurarako, otuen artetik atera eta hondartzarako bidea hartu behar izan zuten bi estatubatuarrek. Chris Davidson australiarrak eta Adriano da Souza brasildarrak jokatu zuten txanda erabakigarria. Lehenengo momentutik menperatu zuen Souzak finala eta txapela jantzi zuen. Oraindik ez dago argi nor izango den munduko txapeldun, baina Fanning-ek rankineko lehenengo postura egin du salto. Argazkian, Adriano da Souza garaipena ospatzen / ©
Association of Surfing Professionals (ASP).