Aner Mimenza gazte getxoztarra 17:00ak inguruan
irten zen atzo Cacereseko espetxetik, bere etxekoek 10.000 euroko fidantza jarri ondoren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez. Algortara 23:30 inguruan iritsi zen, Cacesera joandako lagun eta senideekin, eta Leioako gasolindegian herrian karabanan sartzeko zain izan zituen lagunekin. Algortan 180 lagunek harrera beroa egin zioten: lehen besarkada eta oihuen ostean, agurra, bertsolariak, lore sortak, opari bat, AAMren hitzak... izan zien. Gero, Anerrek berak eskerrak eman zizkien bertan bildutako guztiei eta bereziki espetxean egindako bi urteetan bera eta bere etxekoak lagundu dituzten guztiei. Gogora ekarri zuen "barruan dagoenarentzat kaletik helarazten zaion detailerik ñimiñoenak indar handia eman dezakeela" eta barruan daudenei "kaleko indarra eta beroa" helarazteko eskatu zuen. Brindisa egin, argazkia kendu eta trikitiaren eta panderoaren musikarekin bidea eman zioten gauari. Argazkian, Aner Mimenza bere argazkia eskuan /
Etengabe.