Gaixoen zaintzaileei laguntza psikologikoa emango diete Leioan

Gaixoek etxeetan dituzten zaintzaileei zuzendutako programa berria eratu da Leioan, guztiz doan, udal iturriek zehaztu dutenez. Psikologian oinarritutako laguntza programa jagoleen bizi kalitatea hobetzea du helburu: horien antsietate, depresio eta gainkarga mailak gutxitzea, alegia. Zehazki, alzheimer edo beste dementzia batzuk dituzten gaixoen zaintzaileei dago zuzenduta. Psikologia tratamentuak martxora arte iraungo du, 14 saiotan banatuta. Arduradunek parte hartuko duten pertsonekin harremanetan hasi dira jada. Dena den, profila betetzen duten edozein leioaztar epe barruan dago oraindik. Bizitzen Fundazioarekin harremanetan jarri baino ez du egin behar 946 232 744 telefono zenbakiaren bitartez. Argazkian, nagusientzako etxez etxeko zaintza zerbitzua ere badauka Leioako Udalak / Educacion Xocial.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun