Larrabasterrako auzokidea den Armando Ribeiro Athleticeko atezainak Lehoi Bihotz saria jaso zuen atzo arratsaldean Zallan, Fernando Llorenterekin batera. Saria bertako Peña Zallak ematen du,
Athleticeko baloreak hoberen ordezkatzen dituzten lehen taldeko jokalariak nabarmentzeko asmoz. Aurtengoa sariaren seigarren edizioa izan da. Ez da ohikoa saria bi jokalariri aldi berean ematea, baina Zallako jarraitzaileek saria emateko urtero egiten duten bozketan, Llorente eta Ribeiro berdinduta irten ziren eta hori dela eta biei Lehoi Bihotz saria ematea deliberatu zuten. Larrabasterrako atezainak erakutsi duen profesionaltasuna eta zelaian zein zelaitik kanpo, Athleticekin eta jendarte mailan agertu duen konpromisoa baloratu zituzten Zallakoek Armandori saria ematerakoan. Aurreko irabazleak Julen Guerrero, Carlos Gurpegi, Joseba Etxeberria, Ismael Urzaiz eta Fernando Amorebieta izan ziren. Argazkian, Armando Ribeiro partidaren batean / © Athletic Club.